+34 619 814 225 |  KONTAKTATU     

 

Gure web orrialde berriarekin lanean ari gara. Barkatu eragozpenak.

Urtarrila eta Otsailean museoa itxita daukagu.

Informazio gehiago +34 619814225 telefonoan edo info@mater.eus bidez.

montaje dossier MATER

MATER Museoa Kantauriko egurrezko atunontzi klasikoa da, teknika tradizionalekin eraikitako azkena.

mater badia1

Arrantza egiteari utzi zionean, desguazatzeko zegoela, Itsas Gela elkarteak berreskuratu zuen, euskal arrantzaleen bizimodua eta itsas ingurugiroaren babesaren garrantzia hedatzera dedikatzen den museo ibiltarian bihurtuz.

 

Museo berezi honek Pasaiako badian du bere egoitza (Gipuzkoan), bertan itsas kultura eta ingurugiroa jorratzen duten hainbat jarduera burutzen ditu: tailer didaktikoak, ingurugiro sentsibilizazio kanpainak, kosta txangoak... Horiek guztiek MATER Museoa bizirik dagoen benetako itsas ondare bilakatzen dute.

 

BISITA MOTAK 

                          

time

 

person200

 

person200

 Pax. kop.

Bisita arrunta -  Arrantzalearen bizimodura hurbilduko gara ontziaren txokoak bisitatuz: kapitainaren zereginak, arrantza teknikak, sukalde eta logelak...

 

 45' 

 5€

 3€

10-40

Bisita arrunta + jolasak -  Bisita arruntari itsasoa zaintzen ikasteko jolasak gehitzen zaizkio arrantza eta ingurumen gaiekin.

 

90'

 7€

 5€

10-40

Bisita MATER - Ordutegi barruan eskeintzen dena. Bisita berezia hegaluze  pintxoarekin.

 

60'

 7€

 5€

1-40

Bisita neurrira - Taldearen beharretara egokitzen den bisita , iraupen eta edukiak kontutan hartuta. 

 

 -

 -

 -

 -

 

Zure bisita antolatzeko informazio gehiago nahiez gero, segi 'Bisita gaitzazu' atalera menuaren bidez edo hemen klikatuz.

Museora bisita birtuala egin nahi baduzu hemen klikatu.


Gure ohiko ordutegia Pasaian...

ORDUTEGIBATERATUA eus

                        *Aste santua, Pazko astea eta zubietan larunbateko ordutegia.

                         Aurre erreserba beharrezkoa da.

                         Taldeak, edozein ordutegitan aurre-erreserbarekin urte guztian. Kontsultatu deskontu eta bisita aukera gehiago.

                         Prezioak BEZ barne.

                         Ordainketa erak: eskudirutan, transferentziz. Ez dugu ez txekerik ez txartelik hartzen.

                         MATER bisita - Bertako hegaluze dastaketa barne!

                         Aurreztu zure bisitan Donosti Card, Euskal Kostaldeko Museoen Txartela edo Albaolako sarrerarekin(-10%)!

 

...eta jardueren prezioak  gure Tarifa Orokorrak 2018 jeisgarrian.

 

 


KOKAPENA

Hemen gaude...


Ikusi MATER Museoa mapa haundiago batean

 


KONTAKTUA

Informazio eta erreserbak

Informazio gehiago edo erreserbaren bat egin nahi baduzu, bete formulario hau. Ahal dugun bezain laster erantzungo dizugu.
Mesedez, derrigorrezko eremuak bete.
captcha
Reload

IRAKURRI HEMEN LEGE OHARRA OSORIK ETA GURE PRIBATUTASUN POLITIKA


MATER Museoa
Arraunlari kalea z/g
20110 Pasaia (Gipuzkoa)

+34 619 814 225

info@matermuseoa.com


GURE INGURUA

 

Euskal kostaldeko herri eta txoko guztiak itsasoak moldatutakoak dira.Euskadik 250 km itsasertz dauka, eta itsasertz horretan natura paraje zoragarriak daude: itsaslabar edo egitura geologiko ikusgarriak, eta era guztietako hondartzak.

MATER Museoak Pasaian du bere basea, antzinatik itsasoko jendearentzat babes izan den portu natural horretantxe. Kantauri osoan hainbesteko babesa duen badia natural bakarra da Pasaiakoa.

 

   

 

 

Pasaia badiaren inguruan eratzen den herria da, badiaren inguruan sortutako jarduerei hertsiki lotutakoa.Harrituta geratuko zara bertako paisaiekin, portuarekin eta itsasertzeko mendien natura-aberastasunarekin; ingurune hau Europako Natura 2000 Sarean sartuta dago.

 Jeitsi ezazu hemen Pasaiako mapa turistikoa.

Kontsultatu hemen Gipuzkoako museoen eskeintza guztia.

 

MATER ontziaren amarralekua San Pedroko arrantza-kaian dago, San Pedro eta Donibane barrutiak lotzen dituen motoraren ontziralekuaren ondoan; leku estrategikoa da, Pasaiako badiaren eta bokalearen berezitasunak miresteko.

Gipuzkoako hiriburua den Donostiatik gertu dagoenez, oso erraza da bertara iristea N1 errepidetik edo AP-8 (Bilbo-Behobia) autopistatik.

  • Donostiatik: 10 minutu inguru.

  • Bilbotik: 60 minutu inguru.

  • Gasteiztik: 60 minutu inguru.

 

mater badia

Historia

1990. urtean, Getariako Etxegoien familiak bere MATER atunontzi berria eraiki zuen, ordurarte euskal arrantzaleek erabilitako erriberako zurgintza teknika tradizionalen bitartez.
Euskal Herriko tamaina handiko egurrez egindako azken atunontzia izan zen.

Hamahiru urtetan zehar berdela,bokarta, sardina, txitxarrua eta hegaluzearen arrantzan pasa zituen, itsas ingurumenarekiko errespetuzko teknika jasangarriak erabiliz, inguraketa sarea eta beita biziaren teknika. 

matergetaria

2003. urtean, flota guztiarekin batera lan ikaragarria egin zuen itsasoa garbitzen, Prestige-ren txapapotea itsasotik ateratzen. Azkeneko lanetako bat izan zen hura arrantzontzi bezala; urte hartan desguazera bidaliko zuten, MATER BI altzairuzko atunontzia prest bait zuten erreleboa hartzeko, Jaurlaritzaren flotaren berritze planaren barne egindakoa, dirulaguntzen bidez.

Baina bere zoria aldatu egin zen eta Pasaiako Itsas Gela Elkarteak bere diruz salbatu egin zuen, bigarren bizi berri bat emanaz, euskal itsas ondarea babestu eta sozializatzeko esfortzuan.

materpasaia

2005. urtean, MATER Museoak jendaurrekoari ateak ireki zizkion, euskal itsas kultur eta tradizioaren testigu bihurtuz eta era askotako zerbitzuak eskainiz.

 

Ezaugarri Teknikoak 

 

DATU TEKNIKOAK

Izena: MATER
Kroskoaren materiala:  elondo egurra
Eraikitze urtea: 1990; Astilleros La Parrilla (San Esteban de Pravia. Asturias) 
Matrikula: 1ª-SS-3-1-04
Bandera: espainiarra
Eslora: 33 m.
Eslora  p.p. artean: 28m.
Erruna: 7,10 m.
Puntala: 3,55m.
Dei bereizgarria: EHBG
MMSI: 224018450
NIB: 15104
Neurketa gordina: 153 GT
Neurketa garbia: 46 NT

Ontzigintza tradizionala arrantzontzi formetan. Berezko instalazioak eta sotoen egokitzea erakusketa-toki eta bisiten harrera ahalbidetzen du.


MOTORIZAZIOA

MOTORE  PROPULSATZAILEA
Marka/modelo: POYAUD  Diesel UD25 V12M
Potentzia: 920 BZ  1.200 rpm.tan
Abiadurad maximoa: 12 korapilo
Autonomia: 3.000 mila nautiko 

DIESEL JENERADOREA 1      
Marka/modelo: MANN 6L 
Potentzia: 80 KVA         

DIESEL JENERADOREA 2      
Marka/modelo: KAISER 7200W3
Potentzia: 7,2 KVA


SEGURTASUNA

2 Salbamendu-balsa arriatzeko gailuekin, guztira 40 pertsona egokitzeko gaitasunarekin
1 ZODIAC markako ontzi neumatikoa YAMAHA 15D motorrarekin
8 Salbamendu zirrindola, 2 sokarekin eta beste bi argi automatikoekin
50 Salbamendu-txalekoak, horietatik 20 argiarekin
4 Biziraupen jantzi
12 Suziri + 2 ke seinaleak
SUTEEN KONTRAKO MATERIALA
10 su-itzalgailu eramangarriak: 7 hautsarekin eta 3 CO2-rekin
Instalazio finkoa urarekin S.K. 
3 tutu malgu S.K.
4 balde S.K.
IRRATI-KOMUNIKAZIO ETA IRRATI-NABIGAZIO TRESNAK
1 RTF VHF  (+LSD) RADIO OCEAN
1 RTF VHF FURUNO
2 RTF VHF PORTATIL SOLAS ICOM
1 AIS EM-TRACK
1 NAVTEX FURUNO
1 RBLS COSPAS-SARSAT ACR-SATELLITE 2
1 SART SERPE-ISM
1 RADAR  RAYTHEON R82
1 SONDA HONDEX
1 SONAR WESMAR SS165
1 GPS FURUNO
1 GPS PHILIPS


KAMAINAK

BRANKAKO RANTXOA: 10 pertsona
BRANKAKO SOTOA: 6 pertsona
POPAKO SOTOA: 7 pertsona
MAKINISTAREN KAMAROTEA: 2 pertsona
KAPITAINAREN KAMAROTEA: 2 pertsona

MATER Museoa, herri museoa

ITSAS GELA elkartea 2001. urtean, itsasoarekin harreman estua gordetzen zuten Pasaiako lagun talde batek sortu zuen. Helburua, itsas kulturak ematen dizkigun aukerak ezagutzera ematea zen, ondare  eta ingurumenaren kontserbazio eta sozializazioaren ikuspuntu batetik.
Bazkide fundatzaileek beren herriaren erregenerazioan laguntzeko  beharra ikusi zuten, nortasunaren ezaugarri nagusia erabiliz: itsasoarekiko harremana.
Mendeetan zehar itsasoak Pasaiari emandakoak  gaur egungo garapen jasangarri baten oinarri izan daitekeela uste dute, kultura eta turismo kulturala  bultzatuz aberastasun iturri berrien bila.
Horretarako, arrantza eta kultur ondarearen aktibazioa eragiten duten neurrien garapenean sinisten dute, eragile ezberdinen arteko lanaren bitartez.

 


"Herria, bere historia eta nortasuna isladatzen den ispilua; herriaren parte-hartzearekin sortua eta garatua, bere behar eta eskubideei erantzunez, baliabide propioak erabiliaz; ondarea eta bertako nortasun kulturala kontserbatzen du."

Camarena, Morales eta Valeriano

Hasiera batetik kideek errekopilazio lanarekin hasi ziren, itsas erakunde eta itsasoarekin erlazionatutako pertsona ezberdinekin kolaborazioekin, ikerketa lan batean. Zentzu hontan, aipatzekoa da itsasontzi eta arrantza enpresen material ezberdinen bilketa, arrazoi ezberdinengatik desagertzeko bidean zirenak; baita itsasgizon zaharren testigantzak bildu ziren ere, Pasaiako herriaren itsas memoria gordetzeko helburuarekin.
Markatutako helburuak aurrera eramateko balio izango zuen eszenatoki singular bat lortzeko ideia lantzen hasi zen, bildutako ondare guzti hori balorean jartzeko eta herriaren esku garapen herraminta berri bat uzteko.
Itsas ingurunearekiko errespetua, kultur, sozial eta ingurumenaren baloreekin bat egingo zuen eszenatoki bat beharko zuen, geure itsas kulturaren ispilu. 

 

Horrela, Getariako MATER atunontzia izan zen aukeratutakoa, desguazerako bidean zegoena gure itsasoetan arrantzan ibili ta gero, Kantauriko egurrezko azken atunontzi klasikoa.

Elkarteko bazkideek beren poltsikoak urratu eta inungo laguntza publikorik gabe, sekulako esfortzua egin behar izan zuten, gaur egun euskal itsas ondare biziaren adibide den tamaina handiko atunontzi paregabe hau kontserbatzeko.
Txapela kentzeko modukoa. 

Milaesker guztion partez!

     LOGOMATERB

 

Tripulazioa

MATER pertsona askoren bizitzaren zatitxo bat da; arrantzontzi izandako garaian, arrantzale askok lan egin zuten bertan, beti ere armadore famili berarekin eta patroi bakarraren aginduetara, Joxemari. Tripulazioa hemezortzi pertsonek  osatzen zuten marea bakoitzean, Atlantikoa zeharkatuz Irlandatik Kanariar Irletaraino.

Museo bezala, toki ezberdinetako patroi, makinista, marinel eta bidaiariak izan ditu MATERek, behar eta helburu ezberdinekin, Kantauri eta Bizkaiko Golkotik portu ezberdinak bisitatzen.

 MATER Museoa osatu duten eta dugun lantalde profesionala, gure kultur organizatibo eta etika profesionala osatzen duten baloreak errespetatuz lan  egiten dugu, pertsonak, parte-hartzea, ondarea, jasangarritasuna eta berrikuntza. 

izas

IZASKUN

Museoko zuzendaria
Itsas Zientziatan Lizentziatua
Ikerketa Gaitasuna
Adaptazio Pedagogikoan Teknikaria
Goi-mailako teknikaria Nabigazio, arrantza eta itsas-garraioan
MATEReko marinela

 

xabi iturria

XABI

Patroi eta makinista
Mantenimendu burua
Goi-mailako teknikaria Nabigazio, arrantza eta itsas-garraioan
Goi-mailako teknikaria ontziko makina eta instalazioen operazio, kontrol eta mantenimenduan
Arotza
Urpekari profesionala

 

 

 

Kontaktua

MATER Museoa
Arraunlari kalea z/g
20110 Pasaia GIPUZKOA
+34 619 814 225

Jarraiguzu

         

 +34 619 814 225 |  KONTAKTATU |  AGENDA