+34 619 814 225 |  KONTAKTATU     

 

ONGI ETORRI ONTZIRA!

MATER-EN PROIEKTU ETA JARDUERAK EZAGUTZERA GONBIDATZEN ZAITUGU GURE WEBGUNEA BERRITU BITARTEAN.

MILA ESKER!

MUSEOAREN ORDUTEGIA ETA JARDUERA AGENDA

HEZKUNTZA PROGRAMA 2020-21

MEMORIA 2019

ZERO ZABOR URETAN

PLASTIFISHAREN KOSTERA

ZERO ZABOR ENPRESAK

ITSAS HONDAKINEN ERRONKA

 

Jarduera GUZTIETARAKO beharrezkoa da aurre erreserba

Kontakta gaitzazu: +34619814225 | info@mater.eus 

 

montaje dossier MATER

Solasaldiek, itsas-inguruneari loturiko istorio edo gai zehatzen baten inguruko ezagutzak sakontzeko balio dute Mater itsasontzi-museoaren barruan. Espazio honetan, adituei beren ezagutzak plazaratzeko aukera eskaintzen zaie, aurkezpen, bideo edo narrazio hutsaren bidez. Azalpen hauen ostean, mahai-inguru irekiak burutzen dira bertaratutako guztien artean, solasaldiei lagun arteko izaera entretenigarria emanaz.

Materreko brankako bodega, garai batean hegaluzeak eta berdelak estibatzeko balio zuen bera, kulunka gozo batean mugitzen  delarik, gure itsasoetako istoriorik sinesgaitzenak jasotzeko zain dugu.

Solasaldi hauetan jorratzeko gaien inguruko proposamenik izanez gero, gustu handiz jasoko genituzke.

Euskal Herriak, 200km luze baino gehiagoko itsasertz-ondarea dauka, zeina zati handi batean, gainera, bertako biztanle askorentzat ezezaguna baiten. Jaizkibel eta Ulia mendien aurrean dagoen urpeko eremuan sakonera txikiko arrezifak dauzkagu. Arrezife arrokatsu hauek ekologikoki oso baliotsuak dira, izan ere, harea eta lokatzezko hondoak nagusitzen diren ingurune honetan, organismo bentonikoentzako beharrezkoak diren substratu gogorrak eskaintzen baitituzte.

mapa jaizkibel

Ekintza honen bidez, Jaizkibel-Ulia itsaslabarren aurrealdeko itsas-ingurunean, zonalde babestua sortzearen aldarriari sostengua eman nahi zaio, hau, Natura 2000 sarearen baitan interesgarriak diren lekuen arteko koherentzia lortzeko eta Gipuzkoa eta Lapurdi euskal probintzien artean, mugaz gaindiko korridore ekologikoa sortzeko giltzarria izanik. Proposamen honek habitat eta itsas espezie ezberdinen –bai komertzial zein babestutakoen, hala nola, zetazeo, hegazti eta bestelako animalien- berreskurapenerako ahalmen handia du.

Urpeko ibilaldien bidez, arrezife hauen balio ekologiko handiaren ezagutza zabaltzeaz gain, beraien kontserbazioaren alde lan egingo da, bertako fauna eta flora zehaztu eta identifikatuaz eta ingurunearen egoeraren inguruko datuak jasoaz.

buceo1 urpekogarbiketa buceo2  

EKOaktibitate hau, urpekaritza titulua eta asegurua indarrean duten boluntarioei zuzendurikoa da.

buceo3

 

Ekimen honen bidez ingurunearen kontserbazioarekiko parte-hartze aktiboa sustatu nahi da. Horretarako, urtean osoan zehar itsas hondoa eta kalak garbitzeko ekintza ezberdinak antolatzen dira. Ekintza hau publiko guztiei zuzendurikoa da, nahiz eta ingurune zehatz bakoitzeko deialdi bereziak egiten diren.

 

urpek alabortza14 urpekogarbiketa hondoengarbiketa Urpek alab01

 

Itsas hondoen garbiketari dagokienez, urpeko garbiketa lan hauek gure urpekari, urpekaritza elkarte eta klub ezberdinen eskutik burutzen da. 

 

Azabaratza 12 azabar10 azabar11 05 azab11 02

 

Kalen garbiketari dagokionez berriz, erraz iritsi daitezkeen horietan eskola taldeek parte hartzen dute, eta aldiz, itsasertzeko gune arriskutsuagoak edo iriste zailtasun handiagoak dituzten inguruneak berriz, kolektibo heldu eta prestatuagoekin gauzatzen dira.

 

 

     MATER Museoan eskaintzen diren hezkuntza-jarduerak tailerretan banatu dira; itsasoko gaien alderdi asko lantzen dira tailer horietan:ingurumena, arrantza eta nabigazioa. Tailer horien baitan MATER Museoko pedagogia-taldeak unitate didaktiko batzuk prestatu ditu, zenbait mailatara egokitutakoak. Zenbait baliabide erabili dute horretarako: ikus-entzunezko baliabidea, simulazio-jokoak, inguruan esperimentatzea; hartara, ikasleek jolastuz eta ukituz ikasiko dute.

   Gainera, Pasaiako inguru zoragarriak eskaintzen dituen itsas-baliabideak baliatuz, MATER Museoak aukera ematen du itsasertzeko lekuak bisitatzeko, itsasertzeko ibilbideak ezagutzeko, eta baita itsasontzian zenbait egun pasatzeko ere.

file

Hezkuntza programa 2020-21 (pdf)
 

 

  • 1
  • 2

Kontaktua

MATER Museoa
Arraunlari kalea z/g
20110 Pasaia GIPUZKOA
+34 619 814 225

Jarraiguzu

         

 +34 619 814 225 |  KONTAKTATU |  AGENDA