+34 619 814 225 |  KONTAKTATU     

 

Gure web orrialde berriarekin lanean ari gara. Barkatu eragozpenak.

Urtarrila eta Otsailean museoa itxita daukagu.

Informazio gehiago +34 619814225 telefonoan edo info@mater.eus bidez.

montaje dossier MATER

 

MATER egurrez eraikitako azken euskal atunontzi handia da. Itsas Gela elkarteak desegitetik salbatu zuen 2003an eta gaur egun Ontzi Museo EkoAktibo bilakatu da.

Gaur egun MATER gidatzen duen profesional taldeak itsas kultura eta inguruagatik sentitzen duen pasioa zabaldu nahi du bere babesean laguntzeko helburuarekin. Honetarako, MATER Ekoaktiboa-ren bidez sentsibilizazio eta ingurumen hezkuntza egitasmo eta proiektuak garatzen dira; gainera MATER Museoa-ren bidez Jaizkibel-Ulia-Pasaia inguruneko itsas ondarea ezagutu, maitatu eta kontserbatzeko jarduera egitarau zabala eskeintzen da.

 

 

asteklima copia

 

 

MATER Itsas EkoMuseoak  Asteklimaren barruan aldaketa klimatikoa ardatz duten  itsasora irteera bereziak eta eskolentzat zuzendutako tailer hezigarriak proposatzen ditu.  Jarduera hauen helburua aldaketa klimatikoaren aurrean itsasoak planetaren osasunean duen papera azpimarratzea eta guztion artean zaintzeak duen garrantziaz jabetzea da.

 

Aldaketa Klimatikoa ardatz duten itsasora irteera hezigarriak

DATAK: Martxoak 2, 3, 9 eta 10

ORDUTEGIA:  Bi irteera egun bakoitzeko 10:00etan eta 12:00etan

IRAUPENA: 90 min.

KOKAPENA: MATER ontziaren porturatzea Pasai San Pedron.

Aldaketa klimatikoa ardatz duten itsasora irteera hezigarria hauek publiko guztientzat zuzenduta daude. Itsasora irteera hauetan aldaketa klimatikoaren ondorioak itsasoan landuko dira: itsasoaren maila handitzea, espezieen desagerpena, fenomeno meteorologiko bortitzak… Ibilbidea Jaizkibelgo itsaslabarretatik izango da baina itsaso txarra egongo balitz Pasaiako badian bertan egingo litzateke.

 

Eskolentzat zuzendutako tailer hezigarriak MATER ontzian

DATAK: Martxoak 1, 4, 5, 6, 7 eta 8.

ORDUTEGIA:   Bi irteera egun bakoitzeko. 11:00etan eta 14:300etan

IRAUPENA: 90 min.

KOKAPENA: MATER ontziaren porturatzea Pasai San Pedron.

LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailetara zuzendutako tailer dinamikoak dira non Aldaketa klimatikoaren aurkako 52 keinuak (Ihobe) landuko diren ezen ekintza guztiak, txikiak badira ere, garrantzitsuak dira.

 

Itsasora irteerak eta tailerrak doakoak dira Ihoberen laguntzari esker. Lekua mugatua denez beharrezkoa da aurrez erreserba egitea: 619 81 42 25 / info@matermuseoa.com.

 

 

 

 

 

Please consider supporting our efforts.

Zenbatekoa

Artikulu gehiago ...

  • 1
  • 2

Kontaktua

MATER Museoa
Arraunlari kalea z/g
20110 Pasaia GIPUZKOA
+34 619 814 225

Jarraiguzu

         

 +34 619 814 225 |  KONTAKTATU |  AGENDA