+34 619 814 225 |  KONTAKTATU     

 

ONGI ETORRI ONTZIRA!

MATER-EN PROIEKTU ETA JARDUERAK EZAGUTZERA GONBIDATZEN ZAITUGU GURE WEBGUNEA BERRITU BITARTEAN.

MILA ESKER!

MUSEOAREN ORDUTEGIA ETA JARDUERA AGENDA

HEZKUNTZA PROGRAMA 2020-21

MEMORIA 2019

ZERO ZABOR URETAN

PLASTIFISHAREN KOSTERA

ZERO ZABOR ENPRESAK

ITSAS HONDAKINEN ERRONKA

 

Jarduera GUZTIETARAKO beharrezkoa da aurre erreserba

Kontakta gaitzazu: +34619814225 | info@mater.eus 

 

montaje dossier MATER

              Alabortzako Itsas Hondoaren Garbiketa

2015.eko ekainaren 6a Ozeanoen Munduko Eguna ospatuz

 

urpekogarbiketa

 

 Itsasoa degradazio handia jasaten ari da, batez ere  lurretik datorren zaborren pilaketa dela eta. Horregatik, urpekaria bazara edota gure itsas ingurua zaindu nahi baduzu, zure kolaborazioak garrantzi handia du.

MATER Museoa eta Gipuzkoako Urpekaritza Federazioak hurrengo ekainaren 6ean, Pasai Donibaneko Alabortza hondartzaren itsas hondoaren garbiketara gonbidatzen zaituzte.  

Urpekaria bazara edota lurretik lagundu nahi baduzu, ongi etorria izango zara.

Partaideen harrera  Pasai Donibanen dagoen Gipuzkoako Urpekaritza Federazioko instalazioetan izango da  goizeko 9.00tan eta hemendik Alabortzara abituko ginateke itsasontziz. Bertan,  ingurumen boluntarioak uretatik ateratzen den zaborren kudeaketan lagunduko dute eta lana bukatzerakoan, hamaiketako ed
er batekin emango diogu amaiera.

 

2sarrera

Partaide bakoitzari bere laguntza eskertuz itsasontzi-museoa bisitatzeko bi sarrera jasoko ditu. 

 

Parte hartu nahi baduzue gurekin harremanetan jarri beharko duzue, 619 81 42 25 telefonora deituz partaidetza konfirmatzeko ekainaren 5a baino lehen, partaidetza mugatua baita. Ekimen honetan urpekari moduan parte hartzeko beharrezkoa da urpekari asegurua eguneratua izatea eta bakoitzak bere ekipoa eramatea. Botilak  doakoak  izango dira Gipuzkoako Urpekaritza Federazioaren eskutik.

 

 

guifMiM

Martxan da 'Hondakinen Arrantza' egitasmoa

MATER itsasontzi Museoak eta Greenpeace-ek kostaldearen kontserbazioan sentsibilizatzeko lehen egitasmoa martxan jarri du, hondakinen arrantzaren bitartez. Proiektu honekin ingurumen arazoetan kontzientzitu nahi da, itsas hondakinen arrantza esperimentala eta sentsibilizazio tailerren bidez. MATER Museoak eskala  ezberdinak egingo ditu euskal kostaldean zehar maiatzaren 8tik 20ra bitarte; Bilbo, Bermeo, Getaria eta Pasaia dira aukeratutako portuak.

KARTELA Hondakinen arrantza Pescando residuos

Kontaktua

MATER Museoa
Arraunlari kalea z/g
20110 Pasaia GIPUZKOA
+34 619 814 225

Jarraiguzu

         

 +34 619 814 225 |  KONTAKTATU |  AGENDA