+34 619 814 225 |  KONTAKTATU     

Kontrataziorako Baldintza Orokorrak

AURRE-OHARRA: Aire zabalean egiten diren jardueretan beti dago arriskua, beren izaeragatik. Era horretako jarduerak kontratatzen dituenak errealitate horren jakitun izan behar du. Monitore eta teknikariek garatzen ari diren jarduerari egokitutako prestaketa eta eskarmentua dute. Haien esanak eta jarraibideak errespetatzearen baitan egongo da neurri handi batean jardueran segurtasuna.  Zeure ekintza eta erabakien arduradun zeu zara.

 

1. Jarduerak itsasoaren eta jardueretan parte hartzen dutenen baldintzen pean daude, eta jarduerak dirauen bitartean errotiko aldaketak gerta daitezke (meteorologia, itsasoaren egoera okertzea, akidura...). Ordutegiak, ibilbideak eta jarduerak alda litezke edota bertan behera utzi zirkunstantziek hala eskatzen badute eta betiere MATER Museoaren arduradunaren irizpidea kontuan izanik.

2. Bezeroak obligazioa du bere osasuna arriskuan jar dezakeen gaixotasun, lesio edo bestelako zirkunstantzien (haurdunaldia, kasu) berri emateko. Eta kasu horietan bere gain hartu behar ditu kontrataturiko jarduerak eragin diezazkiokeen kalteak. Gainera konpromisoa hartzen du alkoholaren, drogen edota bere erreakzio gaitasuna eta erreflexuak kaltetu ditzakeen sendagairen baten menpean ez egoteko. Egoera horietakoren batean balego bezeroa, jardueran parte-hartzea debekatzea egongo da, horregatik bezeroak jarritako dirua itzuli beharrik izan gabe.

3. Bezeroak konpromisoa hartzen du monitoreen azalpenei eta esanei kasu egiteko eta halaber haien aginpidea eta profesionaltasuna zalantzan ez jartzeko. MATER Museoa ez da istripuen erantzule egingo, haiek parte-hartzaileen zuhurtziagabekeria, zabarkeria edo ausarkeriagatik gertatzen badira, monitoreak jardueran barrena emandako agindu eta jarraibideei muzin eginda.

4. Adingabeak beren legezko tutore edo heldu arduradunarekin joan beharko dute; hala izan ezean, legezko tutoreak sinatutako baimena izan beharko dute.

5. MATER Museoaren konpromisoa kontrataturiko jarduerarekin hasten da, eta horrenbestez, bezeroaren gain gelditzen da instalazioetaraino edo jardueraren hasiera lekura hitzartutako orduan iristea, bestelakorik adierazi ezean. 15 minutuko atzerapena  arte onartu dezakegu, baina hortik aurrera jardueraren iraupena murriztuko da eta jardueraren prezio osoa kobratu da.  MATER Museoaren kontratua eta erantzukizuna bakarrik monitoreen lan zuzenari eta jardueraren antolakuntzari dagozkio, eta ez inola ere, bezeroak zuzenean kontratatu eta ordainduriko kanpoko zerbitzuei. 

6. MATER Museoa ez da bezeroen objektu pertsonalen kalte edo galtzeen erantzule egiten.

7. ASEGURUAK. MATER Museoak baditu bere aseguruak, bai erantzukizun zibilarena eta baita istripuena ere.  Aseguruen baldintza eta estalduren gaineko informazio osoa bezeroen esku dago.

8. Parte-hartzaileak oniritzia ematen dio jardueran irudi grafikoak ateratzeari, Mater Museoak etorkizunean haiek informazio kanpainetan eta parte-hartzaileen lagin bezala erabiltzerik izan dezan.

9. DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

-Datu pertsonalak MATER Museoaren ardurapeko fitxategien parte izateko lortzen dira, eta zuk zeure borondatez emandako informazioaren hartzaile bakar museoa da.

-Fitxategi horiek entitatearen bezeroen administrazio kudeaketarako erabiltzen dira, kontabilitate eta logistikarako, eta, jakina, hori ezin da egin datu pertsonalik gabe.

-Datu pertsonaletara sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak posta elektroniko bidez egin litezke. Hona helbidea:  itsasgela@itsasgela.org

 

10. TARIFAK

-Jarduera bakoitzaren tarifak web orrian dauden fitxa teknikoetan jasoko dira, jardueraren deskribapenarekin batean.

-Prezioak beti pertsonako dira eta MATER Museoak fitxa tekniko bakoitzean adierazitakoak hartzen ditu barne, eta BEZ ere bai.

-Bestelakorik adierazi ezean, eragindako zerbitzu eta gastu guztiak eta kontratazioa (garraio, ostatu eta mantenu erreserbak) bezeroaren kontukoak dira, nahiz eta MATER Museoak haiek kudeatzen laguntza eman ahalko dion.

 

11. JARDUERA ERRESERBATZEA ETA EZEZTATZE POLITIKA

-Jardueraren erreserba egiteko aurrekontu guztiaren %30eko gutxieneko diru-sarrera egin beharko da, esku-dirutan edota banku-transferentziaz, transferentzia-agindua info@matermuseoa.com -era bidalita; erreserba ez da baliozkoa izango harik eta ordainketa egin arte, eta MATER Museoak eskubide osoa izango du plaza edo plazak saltzeko.

-Gure agendaren barruan data jakin batean eskaintzen diren jarduerek parte-hartzaile gutxieneko bat izan behar dute, eta hori e-postaz edo telefonoz baieztatuko zaio bezeroari, gutxienez 48 ordu lehenago.   Bezeroaren erantzukizuna da gorago aipaturiko bide horiei erne egotea, behar duen informazioa jaso ahal izateko. Partaide gutxienekora heldu ezean, jarduera bertan behera gera daiteke eta jarritako dirua itzuli, kalte-ordainerako eskubiderik izan gabe.

-Ordaintzeko geratzen dena jarduera egiten den egun berean ordainduko da, esku-dirutan edo banku-transferentziaz faktura jasotakoan.

-Edozein jarduera ezezta, alda edo atzera daiteke jarduera hasi aurreko 48 ordutan edota hasi aurretik ere, MATER Museoaren iritzian eguraldi edo jarduera-eremuaren baldintzak egokiak ez badira. Kasu horietan, bezeroak eskubidea du data aldatzeko edota ordaindutako guztia jasotzeko baina ez kalte-ordainerako.

-Behin hasita dagoela jarduera, antolakuntzarenak ez diren kausengatik, hura eten edo aldatu behar bada, horrek ez du ekarriko berekin dirua itzuli beharra edo kalte-ordainen bat pagatu beharra.

-Segurtasunaren arloan monitoreak har dezakeen edozein erabaki errespetatu egin beharko du bezeroak; hala egin ezean, monitoreak ezeztatu ahal izango du jarduera, itzulketarako eskubiderik batere izan gabe.

-Jarduera ezeztatzeagatik ordaindu beharreko gastuak honako hauek izango dira:

  • Jarduera baino hamabost egun lehenago arte edota  ezinbesteko kausa justifikatuagatik, ez da ezeztatze gasturik ordainduko.  Erreserba kontzeptuan ordaindutako zenbatekoa itzuliko da, interesdunak hala eskaturik eta arrazoiak zeinahi direlarik ere.
  • Epe hori igarotakoan galdu egiten da erreserba gisa ordaindutakoa (guztiaren %30), eta horregatik kanpoko aseguru bat kontratatzea gomendatzen da (erabiltzailearen beraren kontura), bezeroaren borondateaz kanpoko gertatzezko kontingentziak estaltzeko (gaixotasunak, zitazio ofizialak, etab.).
  • Edozein momentutan, jarduera baino astebete lehenago, eskatzea egongo da, kargurik gabe, erreserbaturiko bidaia gure orrietan programatua dagoen beste bidaia bategatik aldatzea, betiere plaza libreak badaude, eta bidaiaren prezioaren arabera, diferentzia bezeroak ordainduz edota dagokiona museoak itzuliz.

-Zuk edozein arrazoirengatik jarduera egiterik nahiko ez bazenu, jarduera hasten den arte, beste pertsona bat izenda dezakezu zure baldintza eta betebehar berdinetan zure lekua har dezan, gehigarririk ordaindu gabe.

-Jarduera-aldaketa edo ezeztatzea egiteko, nahikoa izango da posta elektroniko bat bidaltzea, hartu-agiria eskaturik, eta ezeztatzea edo jarduera-aldaketa den aditzera emanez, eta halaber eskaturiko data berria. Telefono zenbakiren bat eman beharko diguzu, zurekin harremanetan jartzeko.

 

12. Erreserba baieztatzen denetik, bezeroak erabat bere gain hartzen ditu baldintza orokor hauek, eta era berean KONTRATU gisa balio dute.

 

 

Kontaktua

MATER Museoa
Arraunlari kalea z/g
20110 Pasaia GIPUZKOA
 
+34 619 814 225

Jarraiguzu

         

Gure buletina

Gure buletina jaso nahi baduzu, idatzi hemen zure emaila.
Please wait

Kalitatea

calidad turistica     euskadi gastronomika

 +34 619 814 225 |  KONTAKTATU |  AGENDA