+34 619 814 225 |  KONTAKTATU     

EkoFish

Hondakinen arrantza

 

LogoEF

Ekofish itsas hondakinen arazoaren  sentsibilizaziora eta desagertzea  lagundu nahi duen proiektua da. Lan honetan gizarteari tresnak eman nahi dizkio gure ingurunearen kontserbazioan parte hartzaile aktiboa bihurtu dadin.

Itsas hondakinak gizakion jarduerengatik itsaso eta hondartzetan bukatzen duten urgain edota urpeko zaborrak dira. Itsas hondakin hauen %80a plastikoa da.

Hondakin hauek itsas ekosistemarentzat arazo larria suposatzen dute, baita gizakiontzat ere, elikadura katea mikroplastikoz kutsatuta ageri baitzaigu. Eta hortaz, guztiontzat  da mehatxua.

Gaur egun, azken ikerketa zientifikoek dioten moduan,  planktona baino mikroplastiko gehiago daukagu itsasoan eta orain arteko kontsumo ohiturak jarraituz gero, 2050 urterako arrainak baino plastiko gehiago egongo da.

Erronka honen aurrean EkoFish sortu da, edozeinek  ingurumenaren kontserbazioan bere ekarpena egiteko aukera izan dezan MATER itsasontzi-museoan arrantza ekologiko bat eginez.

EKOFISH kanpainek, itsasoa hondakinen arrantzaren bidez garbitu ez-ezik, jarduera ezberdinak proposatzen ditu hala nola: tailerrak, hitzaldiak, laginketa irteerak, bisitak….

 

 

 EkoFish 2018

zaborra2

 

EKOFISH 2018rekin urrunago iritsi nahi dugu, hondakinen murrizketa ardatz izanik, gure gazteek bultzatutako soluzio praktikoak mahai gainean jarriz.

Aurten Euskadiko lau ikastetxerekin lan egingo dugu, non arazoa ikertu ondoren, proiektu transformatzaileak bultzatuko dituzten zabor eraketaren bertako aldaketa baten bila.

Egitasmoaren 2. fasean gazte hauek itsasoratzeko aukera izango dute sari bezala, itsasontzi museoan hondakinen arrantza saioak eginez.

 

 

   

LURREKO FASEA [egina]

Itsas hondakinen arazo, ondorioak eta gazteen sentsibilizazioari buruz lan egin dugu lau ikastetxeetan, aldaketaren protagonistak izan daitezen, nola?, beraien zonaldean hondakinen murrizketan lagunduko duten proiektuak garatuz.

ITSASTAR FASEA [egina]

Ikastetxe hauetako gazteak eta kolaboratzaile desberdinak Materren ontziratu dira Pasaian,  itsasoan hondakinen arrantza egiteko

PILOTAJE FASEA

Orain hasten da ikasleen proiektuen garapenarekin, adibide bezala Oiartzun ibaiaren garbiketa edo telazko poltsen produkzio tailerra herriko dendetan banatzeko.

 

Hurbildu eta proiektua ezagutu! Ate irekiak astearte eta asteazken arratsaldean.

Jarrai ezazu egitasmo honen garapena sare sozialetan eta elkarbanatu!

EF18banner web

Zuk ere aldaketarekin bat egin nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri eta izan zaitez eskifaiaren parte!

ekofish@matermuseoa.com

Zabaldu!

Kpopa3        Kpopa4        Kpopa5

 

 

 Laguntzailea:    medioambiente alas gv 1024x219

2017  

EF17ofizial

 

Itsas-zaborra: ur gainean edo hondoratuta dauden hondakinak, giza jardueraren ondoriozkoak, itsas-korronteen bidez edo ibaien bidez itsasertzeraino iristen direnak, eta hondartza eta itsasoetan bukatzen dutenak.

Bizkaiko Golkoan 50 milioi tonatik gora hondakin dago 200 metro arteko sakoneran, eta 50.000 tona golkoaren hondoan daude.

Proiektu honekin ingurumen-arazo honekiko kontzientzia sortu nahi dugu, itsasertzetik gertu zaborra arrantzatzeko esperimentu baten bidez, eta portuan bertan sentsibilizazio-tailerrak antolatuz.

Aurreko urteetan bezala, 2017ko kanpaina ibiltaria, euskal kostaldeko portu ezberdinen artean mugituko da MATER Itsasontzi Museoan martxoaren 3tik 26ra bitarte.

Jeitsi hurrengo loturetan portu ezberdinetako programak: Bilbo, Bermeo, Getaria, Pasaia

 

 

 Mapa EkoFish17

 

Parte hartu nahi al duzu?

Hiru eratara egin dezakezu:

  • BOLUNTARIOA: lagun iezaguzu proiektu hau gauzatzen tailerretan eta hondakinen arrantzan kolaboratuz.

  • PARTE-HARTZAILEA: Mater Museoan portuan bertan egiten diren tailerretan parte hartu: doakoak dira eta aurrez erreserbatzen duten taldeentzako ordutegia zehaztuko da.Tailerrarekin batera, museo-itsasontzira bisita egin dezakezu, euskal arrantzaleek ontzian egiten zuten bizimodua ezagutzeko (bisita gidatuaren prezioa:5 €/heldua).

  • NABIGATZAILEA: proiektuan laguntza emateko beste modu bat ere badago: gurekin portutik portura nabigatzea.Begiratu nabigatzeko aukerak egutegian. Nabigazio guztiek prezio bera dute: 50 €. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.

 

 

 

Kontaktua

MATER Museoa
Arraunlari kalea z/g
20110 Pasaia GIPUZKOA
 
+34 619 814 225

Jarraiguzu

         

Gure buletina

Gure buletina jaso nahi baduzu, idatzi hemen zure emaila.
Please wait

Kalitatea

calidad turistica     euskadi gastronomika

 +34 619 814 225 |  KONTAKTATU |  AGENDA