+34 619 814 225 |  KONTAKTATU     

Natura Ibilbideak

Azterkosta

 

AZTERKOSTA izeneko programa itsasertzaren ingurumen-heziketari buruzko Europako COASTWATCH programaren Euskal Herrirako egokitzapena da.

Laguntza-tresna bat da, itsasertzaren berezitasunak hobeto ezagutzen laguntzeko, itsasertzaren arazoak zabaltzeko, eta itsasertzeko naturguneak babesteko beharraz gizartea kontzientziatzeko.

 

coastwatch

 

10 urte baino gehiago daramagu proiektu honekin Jaizkibel eta Uliako itsasertza lantzen, eta 2015ean Eusko Jaurlaritzak gure lana aitortu zuen, gure ibilbideagatik sari bat emanez.

Sei laginketa-puntutara antolatzen ditugu irteerak urtero, urritik abendura bitarte:Murgita kala, Alabortza, Azabaratza, Erentzin, Artzu eta Asturiaga.

Gainera, bide batez, leku horien ingurumen-egoera aztertu ondoren, garbiketa egiten dugu, itsasertz ikusgarri hori ahalik eta garbien uztearren. Irteera horietan jarduera egiteko beharrezko materiala ematen diegu boluntarioei:eremuko mapa, datuak biltzeko galdetegiak, uraren azterketa egiteko materiala, itsasertzeko faunaren eta landarediaren gida...

Hemen dituzu 2016eko datak eta ordutegiak.

Animatu eta zatoz gure itsasertza ezagutzera eta zaintzera!

 

Kontaktua

MATER Museoa
61 p.k.
20110 Pasaia GIPUZKOA
 
+34 619 814 225
+34 943 490 831
+34 943 490 831

Jarraiguzu

         

Gure buletina

Gure buletina jaso nahi baduzu, idatzi hemen zure emaila.
Please wait

 +34 619 814 225 |  KONTAKTATU | BERRIAK