+34 619 814 225 |  KONTAKTATU     

Urpeko Ibilbideak

Euskal Herriak, 200km luze baino gehiagoko itsasertz-ondarea dauka, zeina zati handi batean, gainera, bertako biztanle askorentzat ezezaguna baiten. Jaizkibel eta Ulia mendien aurrean dagoen urpeko eremuan sakonera txikiko arrezifak dauzkagu. Arrezife arrokatsu hauek ekologikoki oso baliotsuak dira, izan ere, harea eta lokatzezko hondoak nagusitzen diren ingurune honetan, organismo bentonikoentzako beharrezkoak diren substratu gogorrak eskaintzen baitituzte.

mapa jaizkibel

Ekintza honen bidez, Jaizkibel-Ulia itsaslabarren aurrealdeko itsas-ingurunean, zonalde babestua sortzearen aldarriari sostengua eman nahi zaio, hau, Natura 2000 sarearen baitan interesgarriak diren lekuen arteko koherentzia lortzeko eta Gipuzkoa eta Lapurdi euskal probintzien artean, mugaz gaindiko korridore ekologikoa sortzeko giltzarria izanik. Proposamen honek habitat eta itsas espezie ezberdinen –bai komertzial zein babestutakoen, hala nola, zetazeo, hegazti eta bestelako animalien- berreskurapenerako ahalmen handia du.

Urpeko ibilaldien bidez, arrezife hauen balio ekologiko handiaren ezagutza zabaltzeaz gain, beraien kontserbazioaren alde lan egingo da, bertako fauna eta flora zehaztu eta identifikatuaz eta ingurunearen egoeraren inguruko datuak jasoaz.

buceo1 urpekogarbiketa buceo2  

EKOaktibitate hau, urpekaritza titulua eta asegurua indarrean duten boluntarioei zuzendurikoa da.

buceo3

Kontaktua

MATER Museoa
61 p.k.
20110 Pasaia GIPUZKOA
 
+34 619 814 225
+34 943 490 831
+34 943 490 831

Jarraiguzu

         

Gure buletina

Gure buletina jaso nahi baduzu, idatzi hemen zure emaila.
Please wait

 +34 619 814 225 |  KONTAKTATU | BERRIAK