+34 619 814 225 |  KONTAKTATU     

Nor garen

Itsas Gela Elkartea

MATER Museoa, herri museoa

ITSAS GELA elkartea 2001. urtean, itsasoarekin harreman estua gordetzen zuten Pasaiako lagun talde batek sortu zuen. Helburua, itsas kulturak ematen dizkigun aukerak ezagutzera ematea zen, ondare  eta ingurumenaren kontserbazio eta sozializazioaren ikuspuntu batetik.
Bazkide fundatzaileek beren herriaren erregenerazioan laguntzeko  beharra ikusi zuten, nortasunaren ezaugarri nagusia erabiliz: itsasoarekiko harremana.
Mendeetan zehar itsasoak Pasaiari emandakoak  gaur egungo garapen jasangarri baten oinarri izan daitekeela uste dute, kultura eta turismo kulturala  bultzatuz aberastasun iturri berrien bila.
Horretarako, arrantza eta kultur ondarearen aktibazioa eragiten duten neurrien garapenean sinisten dute, eragile ezberdinen arteko lanaren bitartez.

 


"Herria, bere historia eta nortasuna isladatzen den ispilua; herriaren parte-hartzearekin sortua eta garatua, bere behar eta eskubideei erantzunez, baliabide propioak erabiliaz; ondarea eta bertako nortasun kulturala kontserbatzen du."

Camarena, Morales eta Valeriano

Hasiera batetik kideek errekopilazio lanarekin hasi ziren, itsas erakunde eta itsasoarekin erlazionatutako pertsona ezberdinekin kolaborazioekin, ikerketa lan batean. Zentzu hontan, aipatzekoa da itsasontzi eta arrantza enpresen material ezberdinen bilketa, arrazoi ezberdinengatik desagertzeko bidean zirenak; baita itsasgizon zaharren testigantzak bildu ziren ere, Pasaiako herriaren itsas memoria gordetzeko helburuarekin.
Markatutako helburuak aurrera eramateko balio izango zuen eszenatoki singular bat lortzeko ideia lantzen hasi zen, bildutako ondare guzti hori balorean jartzeko eta herriaren esku garapen herraminta berri bat uzteko.
Itsas ingurunearekiko errespetua, kultur, sozial eta ingurumenaren baloreekin bat egingo zuen eszenatoki bat beharko zuen, geure itsas kulturaren ispilu. 

 

Horrela, Getariako MATER atunontzia izan zen aukeratutakoa, desguazerako bidean zegoena gure itsasoetan arrantzan ibili ta gero, Kantauriko egurrezko azken atunontzi klasikoa.

Elkarteko bazkideek beren poltsikoak urratu eta inungo laguntza publikorik gabe, sekulako esfortzua egin behar izan zuten, gaur egun euskal itsas ondare biziaren adibide den tamaina handiko atunontzi paregabe hau kontserbatzeko.
Txapela kentzeko modukoa. 

Milaesker guztion partez!

     LOGOMATERB

 

Tripulazioa

MATER pertsona askoren bizitzaren zatitxo bat da; arrantzontzi izandako garaian, arrantzale askok lan egin zuten bertan, beti ere armadore famili berarekin eta patroi bakarraren aginduetara, Joxemari. Tripulazioa hemezortzi pertsonek  osatzen zuten marea bakoitzean, Atlantikoa zeharkatuz Irlandatik Kanariar Irletaraino.

Museo bezala, toki ezberdinetako patroi, makinista, marinel eta bidaiariak izan ditu MATERek, behar eta helburu ezberdinekin, Kantauri eta Bizkaiko Golkotik portu ezberdinak bisitatzen.

 MATER Museoa osatu duten eta dugun lantalde profesionala, gure kultur organizatibo eta etika profesionala osatzen duten baloreak errespetatuz lan  egiten dugu, pertsonak, parte-hartzea, ondarea, jasangarritasuna eta berrikuntza. 

izas

IZASKUN

Museoko zuzendaria
Itsas Zientziatan Lizentziatua
Ikerketa Gaitasuna
Adaptazio Pedagogikoan Teknikaria
Goi-mailako teknikaria Nabigazio, arrantza eta itsas-garraioan
MATEReko marinela

 

xabi iturria

XABI

Patroi eta makinista
Mantenimendu burua
Goi-mailako teknikaria Nabigazio, arrantza eta itsas-garraioan
Goi-mailako teknikaria ontziko makina eta instalazioen operazio, kontrol eta mantenimenduan
Arotza
Urpekari profesionala

 

 

 

Kontaktua

MATER Museoa
61 p.k.
20110 Pasaia GIPUZKOA
 
+34 619 814 225
+34 943 490 831
+34 943 490 831

Jarraiguzu

         

Gure buletina

Gure buletina jaso nahi baduzu, idatzi hemen zure emaila.
Please wait

 +34 619 814 225 |  KONTAKTATU | BERRIAK