MATER egurrez eraikitako azken euskal atunontzi handia da. Itsas Gela elkarteak desegitetik salbatu zuen 2003an eta gaur egun Ontzi Museo EkoAktibo bilakatu da.
Gaur egun MATER gidatzen duen profesional taldeak itsas kultura eta inguruagatik sentitzen duen pasioa zabaldu nahi du bere babesean laguntzeko helburuarekin. Honetarako, MATER Ekoaktiboa-ren bidez sentsibilizazio eta ingurumen hezkuntza egitasmo eta proiektuak garatzen dira; gainera MATER Museoa-ren bidez Jaizkibel-Ulia-Pasaia inguruneko itsas ondarea ezagutu, maitatu eta kontserbatzeko jarduera egitarau zabala eskeintzen da.