+34 619 814 225 |  KONTAKTATU     

Gastronomia

Tradizio eta kultura

 

Euskal gastronomia, tradizionalenetik hasi eta berritzaileeneraino, Euskal Herriaren nortasunaren ikurretako bat da; bertakoen egunerokotasunean guztiz errotuta dago; eta gure historiarekin, ohiturekin eta aisialdiarekin lotura dago.Mugak gainditzea lortu du, eta nazioartean goraipatu egiten da. Zein da horren sekretua? Euskal Herriko itsasoak eta lurrak eskaintzen dituzten lehengai bikain eta askotarikoak, eta euskal sukaldari handien lan ona. 

MATER museoa Euskadi Gastronomika elkartearen kide da. Elkarte horren helburua turismo gastronomikoa da, esperientzia onak, gastronomia ona eta kalitatezko zerbitzua eskaintzeko sortua.

Ontzian zenbait aukera gastronomiko eskaintzen dizugu: itsas pintxoak museoaren bisitaren osagarri, menuak portuan eta itsasoan, gourmet bazkariak eta afariak, kontserbak egiteko tailerra, eta gure sukaldari profesionalaren cooking classa ere bai.

Kontaktua

MATER Museoa
Arraunlari kalea z/g
20110 Pasaia GIPUZKOA
 
+34 619 814 225

Jarraiguzu

         

Kalitatea

calidad turistica     euskadi gastronomika

 +34 619 814 225 |  KONTAKTATU |  AGENDA