+34 619 814 225 |  KONTAKTATU     

Trekking

Itsasertzetik doazen ibilbideak. Ibilbide horietan paisaiaren eta ingurumenaren aberastasuna nabarmentzen da: itsasargiak, itsaslabarrak eta haran esekiak ikusteko aukera.

Jaizkibel eta Uliako itsaslabarrak Batasunaren intereseko leku (BIL) izendatuta daude. Itsasertz hau paisaia-eremu, eremu ekologiko eta eremu geologiko jarraitua da, Uliako badiaren ekialdetik (Monpaseko puntatik) Hondarribiako Praileen itsasadarreraino (Asturiaga).

Itsasoak eta lurrak bat egiten duten lekua

"La alargada elevación del Jaizkibel que bloquea el horizonte desde Donibane hasta Hondarribia, es el último eslabón de la costa gipuzkoana. La orilla marítimo terrestre encierra y guarda celosamente un territorio natural de una belleza inaudita, que asombra a todo aquél que se adentra en su litoral. Jaizkibel o Haizkibel y Haitz-Gibel, ya era apreciada por los romanos que la denominaron Olearso y que utilizaron sus bahías corno fondeaderos."

Jesús María Alquezar

Jaizkibel-Itsasertzeko altxorrak

Grankantoko ibilbidea

Ibilbide hau Donibanen hasten da: Talaiatik igo eta Grankantoko lehenengo haran eskegiraino doa (formazio geologiko ikusgarria du), eta ondoren Santio bidetik itzultzen da.

Aran koloretsuaren ibilbidea

Aran koloretsu izugarria edo Labetxu deritzana ezagutzeko ibilbidea: kobazuloak, zuloguneak, makro eta mikro-formekin, interes geologiko handiko paisaia ikaragarria marrazten dutenak: kolore zuriak, horiak, laranjak... zutabeak, sakonguneak, erleen panelak... Natura-ondare honek parke natural bati dagokion babesa behar du.

Paramoudren ibilbidea

Ibilbide hau itsasbeheran egiten da, Erentzin eta bertako paramoudrak bisitatu ahal izateko; izane ere, munduan bolo itxurako egitura geologiko gehien pilatzen den lekua da.

 

Donostia-Pasaia (Ulia)

Itsaslabarren ibilbidea

Donostiatik Pasai San Pedrora (Ulia mendiaren kokaleku naturala). Ibilbide honek ezusteko paisaia arrunt ederrak eskaintzen dizkio ibiltariari. Gipuzkoako itsasertzik ederrenetarikoa da. Itsasertzetik bidezidor bat doa, Euskal kostaldeko itsaslabar bortitz eta bertikalenen gainetik.

 

OHARRAK:

  • Ordutegia: taldearen beharren araberakoa.

  • Libre dauden datak:urte osoan.

  • Hizkuntzak: gaztelera, euskara, frantsesa eta ingelesa.

  • Gomendatzen den materiala:oinetako itxiak eta ez labaingarriak, txapela, eguzkitako krema edo aterkia (beharrezkoa bada).Argazki-kamera.

  • Banatzen den materiala: ibilbidearen mapa; horietan bisitatuko diren lekuen deskripzioa jasotzen da.

 

Kontaktua

MATER Museoa
Arraunlari kalea z/g
20110 Pasaia GIPUZKOA
 
+34 619 814 225

Jarraiguzu

         

Kalitatea

calidad turistica     euskadi gastronomika

 +34 619 814 225 |  KONTAKTATU |  AGENDA