+34 619 814 225 |  KONTAKTATU     

  • arrantza
  • pesca
  • pesca

Arrantza saioa

Kirol-arrantza ez da zaletasun hutsa, arte bat da, askorentzat bizi-molde bat, egunerokotasunetik urruntzeko eta lasaitzeko oso aproposa.
MATER ontzian arrantza saio bat egiteak aukera ematen digu gure mundutik aldendu eta naturaren edertasunean murgiltzeko, inguratzen gaituen Kantauri itsasoaren, eta itsasoko izakien edertasunaz gozatzeko. Probatu egin behar duzu. Gure ontziaren gainaldeak 33 metroko luzera du, eta plaza ezin hobea da jarduera hori taldean egiteko, lagunekin edo familiarekin, eta egun ahaztezin batez gozatzeko.

Urteko sasoiaren arabera espezie desberdinak arrantzatuko ditugu, hegaluzea (ekaina-urria), legatza (maiatza-ekaina), berdela (apirila) edo arraintxikiak (urte guztia). Zuk erabakitzen duzu arrantzatutakoa berriz itsasora botatzea edo etxera eramatea, betiere gutxieneko neurriak errespetatuz.

Kalitate oneneko arrantza-tresnak dauzkagu: ekipamendua, kanaberak, karreteak, osagarriak eta beita.Eta zuek arrantza-tresnak badauzkazue eta ekarri nahi badituzue, aurrera. Gure arrantza-gidak zuekin egongo dira uneoro.

izar  Nabigazioa arrantza-guneetara
izar  Arrantza-aparailuak
izar  Gida espezializatua
izar  Itsasontzi paregabea
 

Ekarri beharrekoa:


  • Argazki kamera

  • Zapata itxi eta ez labaingarriak

  • Txapela, eguzkitako krema edo xira behar izanez gero

Kontuan izan:


  • Iraupena: 4 ordu/8 ordu/egokitua

  • Bisitari kopuru mugatua: 25

  • Hizkuntzak: Gaztelera, euskera, frantzesa eta ingelesa

  • Taldeak: aurrezko hitzordua urte guztian zehar, ordutegi eta iraupen moldakorrarekin

Prezio mailak:


Heldua  - P1 (4ordu) -    60,00 €*

Heldua  - P2 (8ordu) -  120,00 €*

Haurra   - P1              -    30,00 €*

Haurra   - P2              -    60,00 €*

 arrantza taula eus 

 

Kontaktua

MATER Museoa
Arraunlari kalea z/g
20110 Pasaia GIPUZKOA
 
+34 619 814 225

Jarraiguzu

         

Kalitatea

calidad turistica     euskadi gastronomika

 +34 619 814 225 |  KONTAKTATU |  AGENDA