+34 619 814 225 |  KONTAKTATU     

  • slide AC06
  • slide AC03
  • slide AC05

Zetazeoen begiztatzea

MATER museoak zetazeoak begiztatzeko programa eskaintzen dizu; zientifiko adituekin egiten ari garen ikerketan parte hartzeko aukera izango duzu. Jarduera honekin bi helburu dauzkagu:

  • Zetazeoak bizi diren itsas ingurunea ezagutzea, eta ingurune horren kontserbazioaren garrantziaz jabetzea.

  • Gure itsasertzetan bizi diren zetazeo espezieak ezberdintzen ikastea: haien bizimodua, jokabidea, dauzkaten arriskuak...

ZETAZEO terminoak baleak, izurdeak, mazopak eta beste hainbat animalia biltzen ditu. Ugaztunak dira eta biriketatik arnas hartzen dute, odol berokoak dira, haien kumeei bularra ematen diete, eta ilea dute (gutxi bada ere).

Egun 84 espezie daude erroldatuta mundu osoan, eta Kantauri itsasoan 16 espezie begiztatu ditzakegu, oso proportzio handia da hori. Espezieen artean aniztasun handia dago, ez bakarrik forma eta tamainei dagokienez, baita jokabideari, habitatari eta beste hainbat alderdiri dagokienez ere. Gure planetan dagoen animaliarik handiena zetazeoa da: balea urdina, 30 m luze baino gehiagokoa. Eta tamaina txikiko zetazeoak ere badira: mazopak, metro pasatxo dutenak.

izar  Capbretongo fosaruntz nabigazioa
izar  Animazio zientifikoa espezie ezberdien aurkezpenarekin eta Bizkaiako Golfoaren ozeanografia
izar  Bertako gida espezializatua itsas mundian eta ozeanoetan
izar  Itsasontzi paregabea
 

Ekarri beharrekoa:


  • Argazki kamera

  • Zapata itxi eta ez labaingarriak

  • Txapela, eguzkitako krema edo xira behar izanez gero

Kontuan izan:


  • Iraupena: 8 ordu

  • Bisitari kopuru mugatua: 35

  • Hizkuntzak: Gaztelera, euskera, frantzesa eta ingelesa

  • Taldeak: aurrezko hitzordua urte guztian zehar, ordutegi moldakorrarekin

Prezio mailak:


Heldua  99,00 €

Haurra   50,00 €

 

 

 

Kontaktua

MATER Museoa
Arraunlari kalea z/g
20110 Pasaia GIPUZKOA
 
+34 619 814 225

Jarraiguzu

         

Kalitatea

calidad turistica     euskadi gastronomika

 +34 619 814 225 |  KONTAKTATU |  AGENDA